Kotxez bazatoz, Kursaal Jauregia da erreferientzia errezena. Kotxea hotelak duen ibi-an uzteko aukera duzu minutu batzuetan.
Hegazkinez bidaiatuko baduzu berriz, Bilboko aireportuan (Loiu), Donostia- Hondarribia, edo Biarritzekoan lurreratu zaitezkete. Bilboko aireportutik autobusak daude Donostiara ordu erdiro (www.pesa.net); ordu bete inguruko bidaia da.
Donostia- Hondarribia aireportutik berriz, taxi edo autobusez hel zaitezke: E21 Hondarribia-Aeropuerto-Donostia autobusak aireportu parean (ordu edo ordu t’erdiro) hartu, eta autobus geltokira eramango zaitu, Arrizul Congress Hoteletik 7 minutura dagoena oinez.
Biarritzeko aireportutik ere autobus zuzenak daude Donostiako autobus geltokira (www.pesa.net).
Trenez Renfe estaziora edo Autobus Geltokira heltzekotan, hotelera oinez hel zaitezke 7 minututan.