Arrizul Congress Hotelaren ezaugarri enblematiko bat aipatu beharko bagenu, bere kokalekua azpimarratuko genuke. Hotela hiriaren erdigunean dago, Kursaalaren ondoan, eta oinezko sarrera zuzenarekin hiriko leku turistiko eta shopping merkatu guztietara: Boulevard-a, Kontxa Hondartza, Alde Zaharra, Zurriola Hondartza…
Horregatik, bere kokalekua bereziki egokia da Donostiara arrazoi desberdinengatik zatoztenentzako: kongresuak, lana, turismoa, gastronomia… Hotela tren eta autobus geltokietatik bost minututara dago oinez; Loiu, Biarritz eta Hondarribiako aireportuetatik datozen autobusak heltzen diren geltokia, hain zuzen.